Ez dago adostasunik Challenger-en eskifaia osatzen zuten zazpi kide zein unetan hil ziren. Azken leherketak errauts bihurtu zuen espaziontzia, baina, hala ere, eskifaiaren kabinak osorik eutsi zion egiturari, ia kalterik gabe. Istripua 14 kilometroko altueran gertatu zen, eta kabina 22 kilometro arte igo zen inertziaren indarrez. Handik behera egin zuen, itsasora. Bi minutu eta 45 segundo pasatu ziren, leherketa izan eta kabinak itsasoa jo zuen arte. Itxura guztien arabera, astronautak bizirik zeuden une hartan. Konortea galdurik ote zuten edo ez, ez dakigu, hori ez. Itsasoaren aurka jo zuenean kabina desegin egin zen, baita barruko guztia ere, astronauten gorpuak barne.
Eskifaiaren kide zen Christa McAuliffe, NASAk bere espaziontzi batean onartutako lehen zibila. 37 urteko irakaslea zen, eta haren ikasleak Cañaberal lurmuturrean ikusi zuten gertatu zena.
Bi minutu eta 45 segundo, itsasora heldu aurretik: heriotzarako bidaia luzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu