Bideo emanaldia
Oroimen historikoa. HISTORIA EZABA EZ DADIN
Haizea eta sustraiak dokumentala emango dute gaur Bilboko Goizalde kultur elkartean, 19:30ean. Bideo emanaldiaren ondoren, solasaldia izango da. Boltxe Kolektiboko kideak, Haizea eta sustraiak kultur elkartekoak eta Ahaztuak-eko ordezkariak izango dira. Juan Paredes Txiki -ren bizitzaren bidez, frankismoko azken fusilamenduen berri ematen du dokumentalak. Haren familiakoek, lagunek eta ingurukoek garai hartako oroitzapenak kontatzen dituzte.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu