Bihar egingo dute lehen txotxa Nafarroan

2011ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lekarozen egingo da aurten Nafarroan sagardo garaiko lehen txotxa, Larraldea sagardotegian. Ezagun batek egingo duela bai, esan dute, baina ez nor izango den. Lehen dastatze horren ondoren bazkaria izango da. Iaz uzta txarra izan zen eta kanpotik erosi behar izan zituzten Nafarroako sagardogileek sagar asko. Aurten, ordea, uzta ona izan dela dio Jesus Angel Garcia Nafarroako Sagardo Egileen Elkarteko lehendakari eta Larraldea sagardotegiko nagusiak. Sagardoa egiteko erabilitako sagarren %90 inguru da Nafarroakoa. Tenperaturak, gainera, lagundu egin omen du artzitze garaian, eta sagardo «bikaina» izango da aurtengoa, haren hitzetan. «Itxura hori du oraingoz, behintzat», zehaztu du Garciak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.