Asteburuko proposamenak

Bilduma landareen eskaintza zabala

AiaLandare usaintsuak eta sukaldaritzan erabiltzekoak egongo dira aurten azokan

Erredakzioa
2011ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Era guztietako landareak ikusi eta erosi ahal izango dira asteburu honetan Bilduma Landareen Azokan. Aiako Iturrarango parkean (Gipuzkoa) egingo da.

Landaretzaren kontserbazioa eta aniztasuna sustatzea du xede Pagoetako parke naturalak, eta ildo horretan antolatuko dute aurten, bederatzigarren aldiz, Bilduma Landareen Azoka. 45 mintegik parte hartuko dute.

Aurtengo berrikuntzarik aipagarrienak landare usaintsuak eta sukaldaritzan erabiltzen diren landareak izango dira. Horiek eramango ditu Frantziako Aromaticulture mintegiak. Bartzelonako Les Refardesek, berriz, modu ekologikoan ekoizturiko baratze landare eta landare tradizionalen haziak eskainiko ditu Aiako azokan, eta Pepiniere Gerard Cavatore mintegiak mimosa bilduma zabala erakutsiko du.

Bisitari ugari

Azoka aukera paregabea da ekoizleen eta zaleen arteko harremanak sortzeko. Urtero bisitari ugari elkartzen dira; eguraldia alde izan dutenean, 10.000 lagun inguru. Landare zaleentzat erreferente bihurtu da azoka, eta bisitari asko urrunetik joan ohi dira Aiara: Bartzelonatik, Kanaria uharteetatik, Herbehereetatik...

Autoz joaten diren bisitarientzat bi aparkaleku prestatuko dituzte. Handik, doako autobus zerbitzua egongo da azokaraino. Euskotren erabiltzaileentzat ere Zarauzko geltokitik doako autobus zerbitzua egongo da.

BILDUMA LANDAREEN AZOKA

Non. Iturrarango lorategi botanikoan (Aia, Gipuzkoa).

Noiz. Larunbat eta igandean.

Sarrera. 3 euro. 12 urte azpikoentzat, doan.

Ordutegia. 10:00etatik 18:00etara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.