Orioko plaza (Gipuzkoa) jatetxe bihurtuko da uztailaren 18tik 21era. Izan ere, asteburu horretan Bisigu Eguna egingo dute. Urtero legez, herriko jatetxe onenetariko hiru parrillerok (Joxe Miel Sendoia, Luis Mari Uranga eta Mikel Manterolak) 500 bisigu erreko dituzte, bost otorduetako txandatan. Aurten bisigua prezio erakargarrian eskaini nahi bazuten ere, txartelaren salneurria igo egin behar izan dute, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren murrizketak direla medio.
Tradizioa transmititzea xede
Menua urterokoa izango da: antxoak gatzetan, tomate entsalada hegaluzearekin, zainzuriak, bisigua parrillan eta postrea, edaria eta kafea barne. Mila txartel daude, eta erreserbak telefonoz egin daitezke jada (943-83 09 04 eta 665-31 1433).
Aurten, erronka berria dutela adierazi du Beñat Solabarrieta Orioko alkateak: «Arrantza tradizioa eta arrantza ondarea herritarrei transmititzen saiatuko gara». Horretarako, Oria ibaiko ontzigintza tradizioa hitzaldia, heriotzarik gabeko arrantza lehiaketa eta haurrentzako arrantza tailerrak antolatu ditu, besteak beste udalak, herritarren laguntzarekin. «Herritarrak festan inplikatuta ikusi nahi ditugu, eta horretarako, ezinbestekoa da antolakuntzan laguntzea», adierazi du Solabarrietak.
Kirola ere egongo da, hiru estropada egingo baitira. Gainera, Minien erakusketa eta sokasaltoan errekor ahalegina ere izango dira.
Gerizpean
Bisigua parrilan, Orion
Bisigua Orioko estilora dastatzeko aukera izango da uztailaren hirugarren asteburuan, Bisigu Egunean

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu