Kontzeptu esoterikoa izan liteke, baina ez, biodantza zientzian oinarritutako jakintza da. Biologia, psikologia, antropologia, soziologia, mitologia, artea eta musikaren ezagutzak jasotzen ditu. Musika, dantza eta mugimenduaren bitartez bizipenak eragitea da bere funtsa; norberak bere burua bizipenen bitartez ezagutu dezan eta ez pentsamentuaren bitartez.
Bihar, Donostiako Yoga Maitri zentruan, biodantza ikastaroa eskainiko du Ainhoa Otarmin irakasleak. Adin guztietako jendearentzako da egokia. Ikastaroa taldeka ematen da, hala, harreman afektibo, espontaneo eta sortzaileak garatzeko. Biodantzak bizkortasuna, kreatibitatea, sexualitatea eta afektibitatea sustatzea bilatzen du.
Diziplina honek hiru arlo lantzen ditu. Lehenik, integrazio afektiboa, alegia, pertsonen eta naturaren arteko batasuna berreskuratzea. Bigarrena, berritze organikoa da, meditazio bidez zelulak eta funtzio biologikoak suspertzea. Eta, azkenik, bizitzaren berezko funtzioak berriz ikastea, alegia, sentimenduen bitartez bizitzea. Hala, biodantzaren bitartez, lanerako gaitasuna, barneko indarra eta inguruneari ematen diogun erantzuna optimizatu egiten dira, eta aitzitik, beldurra, gizarte fobiak eta larritasuna urritu. Gainera, atseden, plazer eta estresik ez edukitzeko gaitasunean modu egokian eragiten du.
BIODANTZA IKASTAROA
Noiz. Bihar, 19:30ean.
Non. Yoga Maitri zentroan, Donostiako Amara auzoan.
Bizitzaren dantza, biodantza
Donostian biodantza ikastaro irekia antolatu dute bihar, musika eta dantzarekin bizipenak eragiteko asmoz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu