Komunikazioa

Bozen emaitzak aztertzeko, zuzeneko saioa egingo du gaur Berria telebistak

Hamaika telebistak BERRIAren saioa emango du, eta ETB1 kateak bost orduko programa egingo du

Idurre Eskisabelek aurkeztuko du Berria telebistako hauteskunde saioa, eta analisiak Lorea Agirrek eta Mikel Elortzak egingo dituzte. BERRIA / ARGAZKI PRESS.
urtzi urkizu
Donostia
2011ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hauteskunde gau luzea izango da gaurkoa euskal komunikabideentzat. Honatx bozen gainean bakoitzak egingo duen azterketa:

Berria.info

Hauteskunde egunaren berri emango dute20:00etatik aurreraBerria.info-n. Emaitzak sortu ahala ikusiko dira webgunean. Berriketan.info-ko erabiltzaileei gonbidapena egin nahi diete, hauteskunde gauean euren iritziak eta analisiak plazara ditzaten. 22:00etan, berriz, Berria telebistaren zuzeneko saioa izango da. Emaitzen bilakaera ikusi eta analisia egiteko baliatuko da programa. Idurre Eskisabelek aurkeztuko du saio hori, eta analisiak Lorea Agirrek eta Mikel Elortzak egingo dituzte. Hitza guztien webguneetan egunaren azterketa eta emaitzak izango dira ikusgai.

ETB1

Vanessa Sanchez, Ander Arzak eta Xabier Usabiaga izango dira saio bereziko gidariak, 19:45etik aurrera. Eurekin izango dira platoan Esteban Antxustegi filosofoa, Eider Alkorta politologoa eta Felix Arrieta soziologoa. Emaitzak baloratzeko honako ordezkari hauek izango dira: Luke Uribe-Etxeberria (EAJ), Benjamin Atutxa (PSE), Laura Garrido (PP), Mikel Zurbano (Aralar) eta Jesus Mari Larrazabal (Bildu).

ETB2

Estibaliz Ruiz de Azuak, Africa Baetak eta Asier Odriozolak aurkeztuko dute saioa, 19:30ean hasita. Hiru aditu izango dituzte bidelagun, hausnarketa egiteko: Francisco Llera eta Iñaki Martinez de Luna soziologoak eta Ignacio Marco Gardoki kazetaria. Igor Sigerok sei politikari elkarrizketatuko ditu: Iñaki Anasagasti (EAJ), Oscar Rodriguez (PSE), Carlos Olazabal (PP), Mikel Basabe, Kontxi Bilbao (EB) eta zehaztu gabeko Bilduko ordezkari bat.

Hamaika

Berria telebistak egingo duen saioa emango dute zuzenean, 22:00etatik aurrera.

Info7

Egunaren berri aztertuko dute herrialdeka 19:00etatik aurrera. Atano III.a pilotalekutik zuzeneko konexioa egingo dute, eta gainerako egoitzetara sartu-irtenak. Zenbait herritako testigantzak ere jasoko dituzte. Analisiak egiten, berriz, honako hauek ariko dira: Antonio Alvarez Solis, Iñaki Soto, Ainhoa Aznarez, Ander Iturrioz, Iñaki Altuna, Nekane Alzelai, Ricard Vilaregut, Floren Aoiz eta Amparo Lasheras.

Euskadi Irratia

Pilar Goyak gidatuko du saio berezia, 19:45etik 23:30era. Datuen inguruko hausnarketa Xabier Aierdik, Nerea Azurmendik eta Mikel Irizarrek egingo dute.

Radio Euskadi

Dani Alvarez eta Xabier Garcia Ramsden izango dira saioko gidariak, 20:00etan hasi eta gauerdira bitartean. Gonbidatu bereziak Jose Alberto Pradera, Ramon Rabanera, Roberto Lertxundi eta Rafa Larreina izango dira.

Argia.com

Udal eta foru hauteskundei buruzko saio berezia egingo dute. Goizean, parte hartzeari buruzko datuak emango dituzte. Arratsaldean, lehen zundaketek diotena azalduko dute, emaitza ofizialak iritsi bitartean unean uneko azterketak eginez. Azkenik, alderdien erreakzioak jasoko dituzte.

Bizkaia Irratia

20:00etan hasiko da saioa. Hiru gonbidatu izango dituzte: Alvaro Marcos, Eider Txarterina eta Eneko Viñuelas.

Iparraldeko Euskal Irratiak

19:30ean hasiko dute emankizuna. Bidasoa eskualdeko emaitzak zehatz eta mehatz aztertuko dituzte, eta ondotik landuko dituzte beste eskualdeetakoak. Eguzki Urteaga, Xabi Larralde, Anje Saint Marie eta Iñaki Lekuona izango dira datuak aztertzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.