Lehiaketa

Bozkatu 'Bertsomovieda' onena

Hamar lan aurkeztu dituzte aurtengo lehiaketara, lau helduen mailan eta sei gazteenean. Bideoa: iazko irabazlea.

arantxa elizegi egilegor
2018ko apirilaren 23a
12:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Zazpigarren edizioa du aurtengo Bertsomovieda-k, eta, lanak aurkezteko epea amaituta, hamar lehiakideren artean aukeratzeko tartea izango da datorren ostirala bitartean. Antolatzaileek bi kategoriatan banatu dituzte lanak: gazteena eta helduena.

Sei lan aurkeztu dituzte lehen kategorian, eta lau bigarrenean. Gazteen kategorian 300 euroko saria eramango du irabazleak, eta milakoa helduen mailan. Horretaz gain, ikusleen saria, bertsorik onenei emandako saria, eta bi sari berezi ere banatuko dituzte.

Aurkeztu direnen artean daude iazko lehiaketako irabazleak, Txakur Gorria osatzen duten Nerea Ibarzabal, Mariñe Arbeo, Malen Amenabar eta Ane Labaka, Dastatu lanarekin.

[youtube]https://youtu.be/g6AbWtERkDc[/youtube]

Badira, ordea, bestelakoak ere. Esaterako, gazteen atalean aurkeztu dute Zertarako ezkutatu? lana, zeinak bazterketa, autoestimua eta bullyng-aren gaia lantzen dituen.

[youtube]https://youtu.be/qtLQOKtziiM[/youtube]

Horiek aurkeztu dituzten lanetatik bi adibide besterik ez dira, hala ere. Lan guztiak Bertsomovieda.com webgunean daude ikusgai, eta bozkatu ere bertan egin daiteke. Sari banaketa, berriz, maiatzaren 3an egingo dute, Igartza jauregian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.