'Bullying'-a gordinki jorratzen duen lan aparta

Maitane Mitxelena
2010eko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Estoniako zinemagintzako lan gutxi heltzen dira gure artera. ETB3k, gainera, jatorrizko bertsioan euskarazko azpidatziekin eskainiko digu gaurKlass iradokitzailea.

Gus Van Sant zinemagilearen Elephant filmaren bidea hartzen du Ilmar Raag estoniarrak zinta honetan. Gutxitan jorratu izan da bullying-aren gaia bi film horietan bezain ondo.

Drama sinesgarri eta gordina da Klass, modu argian eta txorakeriarik gabe gaur-gaurko istorio bat kontatzen duena.

Joseph gazte berezia da, barnekoia eta beste mutikoengandik ezberdina. Eskolan batzuek ez dute batere ondo tratatuko, umildu ere egingo baitute. Baina bat-batean Kaspar azalduko da, Josephek behar zuen laguna. Biek mendekua prestatuko dute orain arte beraien kontra aritu direnekin.

Nerabetasunean egon daitekeen krudelkeria agerian gelditzen da. Indarkeria erabiliko duten mutil batzuen egoera zaila marrazten du zuzendariak. Pertsonaiak ongi eraikiak daude, ikusleak sinesten ditu. Eta, horri esker, istorioak bere bidea egiten du. Hain benetakoa sentitzen da filmean, kontatutakoak ikara sorrarazten du.

Maitane Mitxelena





############



Klass

ETB3, 22:30. Zuz.: Ilmar Raag. Akt.: Vallo Kirs, Part Uusberg, Paula Solvak, Margus Prangel, Tiina Rebane, Merle Jaager, Leila Saalik, Marje Metsur, Lauri Pedaja. 99 min. Estonia, 2007.





############
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.