«Pep Bouk arrakasta lortu du burbuilekin, loreak airean direla, ezinezko olatuekin urarentzat. Xaboi burbuilen poetika da». Modu horretan definitu zuen Bouren artea Joan Brossa olerkari zenak. 80ko hamarkadaren hasieran ikusleak zur eta lur utzi zituen Bouk Bufaplanetes ikuskizunarekin. Eta orain lan horren bertsio berritu eta gaurkotuarekin dabil oholtzaz oholtza: Rebufaplanetes.
Granollersen (Herrialde Katalanak) jaiotako artistak perfekzio teknikoa lortu du burbuilekin. Horri irudien edertasuna gaineratu behar zaio. Adin guztientzako ikuskizuna da gaur Barakaldora eramango duena, beraz, haurrek zein helduek gozatuko dute.
Isaias Antolin aktorearen laguntza izaten du Bouk oholtza gainean, eta Ferran Martinez Palouren musikarekin egingo dute dantza burbuilek. Atrezzoa, berriz, Joan Valldeperasen ardura da.
Bouk burbuilekin elkarrizketa original bat sortzen du, tarteka ezinezkoa dirudiena, iragankorra. Ez dago jakiterik nola amaituko duen, burbuilek ezartzen baitute lanaren eredua. Horrenbestez, emanaldi bakoitza ezberdin bihurtzen dute burbuilek. Betiere Bouren sormenaren menpe.
'REBUFAPLANETES'
Noiz. Gaur, 18:00etan.
Non. Barakaldo antzokian (Bizkaia).
Burbuilen ikuskizun festa
'Rebufaplanetes' ikuskizuna eskainiko du Pep Bouk gaur Barakaldoko antzokian, 18:00etatik aurrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu