Mendia

Buzoia

2012ko azaroaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IKASTAROAK

•GPSaren erreminta informatiko eta programak. Landher mendi dendak GPSaren erreminta informatiko eta programak baliatzen jakiteko ikastaroa antolatu du azaroaren 26tik, 29rako. Ordutegia 18:00etatik 21:00etara izango da, eta 125 euro balioko du izen emateak. Irtenaldiak nola antolatu, horietan eskuratutako informazioa nola prozesatu eta ikuskatu eta GPSarekin Interneteko informazioa ondo aprobetxatzen erakustea du helburu ikastaroak. Informazio gehiago: 945-28 68 00 edo 635-70 22 76 telefonoetara deituta edota www.landherformacion.com atarian sartuta.

DEIALDIAK

•FEDME sariak eskalada eta alpinismo jarduera onenei. Martxan da eskalada edo alpinismo jarduera onenen sarietara aurkezteko epea. Internet bidez aurkeztu behar da proiektua, eta argazkiak gehitzea beharrezko baldintza da. Bihar da aurkezteko azken eguna. Informazio gehiago lortzeko, www.premiosfedme.es atarian aurki daiteke.

• Argazki erakusketa. Antartida izeneko erakusketa dago ikusgai, Club Vasco de Camping elkartearen egoitzan. Juan Mari Sotillos da erakusketako argazkien egilea. Guztira, hemeretzi argazki dira, eta Sotillosek berak Antartidara egindako bidaiaren erakusleiho dira ikusleentzat. Astelehenetik ostiralera, 16:45etik 20:30era zabalik izango da.

•Argazki rallya. Azpeitiko argazki elkarteak XVII. argazki rallya antolatu du iganderako. Gaiak izen ematearen unean adieraziko dira, eta partaide bakoitzak 36 argazki aurkezteko aukera izango du gai guztiak osatzeko, lau orduko mugarekin. Izen ematea 09:00etan hasiko da, eta doakoa izango da. Lehen hiru sailkatuek 150, 100 eta 70 euroko diru sariak izango dituzte, hurrenez hurren. Ikusleen argazki gogokoena ere sarituko da. Informazio gehiago www.azpeitikoargazkielkartea.com webgunean.

•Mendiexpo eta Sportjam. Azaroaren 24an eta 25ean izango dira Mendiexpo eta Sportjam azoken bederatzigarren eta zazpigarren edizioak, Irungo Ficoba aretoan. Bi azokek indarrak batuko dituzte publikoari erakargarritasun handiagoko eskaintza egiteko.

•Monterapia liburuaren aurkezpena. Juanjo Garbizuk idatzi berri duen Monterapia liburuaren aurkezpena egingo du Donostiako Club Vasco de Camping elkarteak horretarako prestatuta duen aretoan, azaroaren 15ean, 19:00etan. Aldapa gora hobeki pentsatzen da lelopean aurkeztuko du, mendiko jardueren eta bizitzaren inguruko hausnarketa egiten duen liburua. Mendiko ohiko liburuekin alderatuta oso desberdina dela uste du idazleak. Gainera, Garbizuk hartutako irudien emanaldia ere egingo dute.

IRTEERAK

Azaroak 16, 17 eta 18.

Hernani (Mendiriz Mendi) Bazkidearen eguna, 18an. Tel.: 943-33 27 45. Tolosa (Oargi) Hiru erregeen mahaia- Chinebral de Gamueta, 17 eta 18an. Tel.: 943- 67 56 12 edo 688-69 86 42. Usansolo (Burtotza) Burtotzara igoera (320 m), 18an. Tel.: 946- 00 23 47. Errenteria (Urdaburu) Surzai- Okabe (1.466 m)- Errozate (1.343 m)- Organbide, 17an. Tel.: 943-52 78 79. Durango (Tabira) Zaldibia- Uarrain (1.346 m)- Ganbo (1.402 m)- Amezketa, 18an. Lemoa (Ganzabal) Arratiako mendiak eta herriak: 8. zeharkaldia Zeberio- Bedia, 18an. Tel.: 946-31 45 97 edo 675-70 13 59. Ondarroa (Aurrera) Ziordia- Bargagain- Altsasu, 18an. Tel.: 946-83 32 66 edo 656-77 34 94. Markina- Xemein (Artibai) Ziordia- Bargagain (1.154 m)- Altsasu, 18an. Beasain (Aitzgorri) Lizarrusti- Lareo- Uidui- Kifosa, eskolekin, 18an. Tel.: 943-16 22 78. Donostia (Antxeta) Ipuliñora igoera, 18an. Tel.: 943-28 17 91. Balmaseda (Balmaseda) Zeharkaldia Lunadatik Castro Valnerara (1.707 m), 18an. Bilbo (Bilbao K.E) Opakuako portutik, San Romanera, Arnon (628 m) gailurra eginez. Getxo (Itxas argia) Kanpatzarko gaina- Kurutzeta mendi- Udalaitz- Orisol, 18an. Tel.: 944-30 06 62. Basauri (Baskonia) Ebroko ibilbideko 20. etapa, Tuteraraino, 18an. Tel: 944-49 57 28. Orozko (Itxinape) Bachicabora, 18an. Eibar (Eibarko K.E) Larraonatik, Akuandi kobara bisita eta Kontrastan amaituta, 17an. Tel.: 943- 20 19 04. Tolosa (Alpino Uzturre) Trabakuako portua- Etxebarria, Urkon (793 m) gaina, 18an.

Azaroak 23, 24 eta 25.

Azpeitia (Lagun onak) Deba- Kalbaxo- Olatz, 25ean. Tel.: 943- 02 58 93 edo 943 81 20 25. Aretxabaleta (Zaraia) Artxaban- Leungaina, 25ean. Zarautz (Pagoeta) Arkamurka natur taldearekin batera goiz buelta, 25ean. Tel.: 943-13 29 11 edota 689-04 53 21.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.