Mendia

Buzoia

2012ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
IKASTAROAK

•GPSaren erabilera. Landher mendi dendak GPSa erabiltzen erakusteko ikastaroa antolatu du azaroaren 7, 8 eta 9rako. Alde teorikoa zein praktikoa izango ditu, eta ikasleari GPSaren oinarrizko erabilerak jakiten erakustea du helburu. Kartografiaren oinarrizko kontzeptuak ere erakutsiko dira. Landher mendi dendak Gasteizen duen egoitzan izango dira eskolak, eta 70 euro balioko du. Informazio gehiago: 945-28 68 00 edo 635-70 22 76 telefonoetara deituta edota www.landherformacion.com atarian sartuta.

•Ordenagailuari aplikatutako GPS ikastaroa. Gipuzkoako mendizale federazioak ordenagailuari aplikatutako GPS ikastaroa antolatu du azaroaren 6, 8 eta 10erako. Ikastaroa Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxean emango da, eta eduki hauek izango ditu: programaren instalazio eta konfigurazioa, mapa digitalen formatuak, WPTen erabilera, Tracken erabilera, irudien esportazio eta inprimatzea, eta abar. Informazio gehiago nahi izanez gero, www.gmf-fgm.org/lang/eusk helbidean lortu daiteke.

•Argazkilaritza ikastaroa. Donostiako Club Vasco de Camping elkarteak argazki ikastaroa antolatu du azaroaren 5, 6, 7 eta 8rako. Mendia, natura, bidaiak eta turismoa gustuko dutenentzat da, eta 25 euro balioko du bazkide ez direnentzat. Informazio gehiago: 943-27 18 66 telefonoan edota www.vascodecamping.org atarian.

•GPSaren erraminta informatiko eta programak. Landher mendi dendak GPSaren erraminta informatiko eta programak jakiteko ikastaroa antolatu du azaroaren 26tik, 29ra. Ordutegia 18:00etatik 21:00etara izango da, eta 125 euro balioko du izen emateak. Irtenaldiak nola antolatu, horietan eskuratutako informazioa nola prozesatu eta ikuskatu eta GPSarekin Interneteko informazioa ondo aprobetxatzen erakustea du helburu ikastaroak. Informazio gehiago: 945-28 68 00 edo 635-70 22 76 telefonoetara deituta edota www.landherformacion.com atarian sartuta.

DEIALDIAK

•Eskalada eta alpinismo jarduera onenaren FEDME sariak. Martxan da eskalada edo alpinismo jarduera onenen sarietara aurkezteko epea. Internet bidez aurkeztu behar da proiektua, eta argazkiak gehitzea beharrezko baldintza da. Azaroaren 10a da aurkezteko azken eguna. Informazio gehiago lortu nahi izanez gero, www.premiosfedme.es atarian aurki daiteke.

• Argazki erakusketa. Antartida izeneko erakusketa dago ikusgai, Club Vasco de Camping elkartearen egoitzan. Juan Mari Sotillos da erakusketako argazkien egilea. Guztira, hemeretzi argazki dira, eta Sotillosek berak Antartikara egindako bidaiaren erakusleiho dira ikusleentzat. Astelehenetik ostiralera, 16:45etik 20:30era egongo da irekita.

•Mendi jardunaldiak. Gailurra mendi taldeak mendi jardunaldiak antolatu ditu azaroaren 5, 6 eta 7rako. Bidebarrietako liburutegian izango dira, 19:30ean, aipatutako egunetan. Informazio gehiago: www.gailurra.org webgunean.

•Argazki rallya. Azpeitiko argazki elkarteak XVII. argazki rallya antolatu du iganderako. Izena ematerakoan adieraziko dira gaiak, eta partaide bakoitzak 36 argazki aurkezteko aukera izango du gai guztiak osatzeko. Izen ematea 09:00etan hasiko da, eta 5 euro balioko du. Informazio gehiago lortu nahi izanez gero: www.azpeitikoargazkielkartea.com webgunean.

•Mendiexpo eta Sportjam. Azaroaren 24an eta 25ean izango dira Mendiexpo eta Sportjam azokak bederatzigarrengoz eta zazpigarrengoz, hurrenez hurren, Irungo Ficoba aretoan. Bi azokek indarrak batuko dituzte publikoari erakargarritasun handiagoko eskaintza egiteko.

IRTEERAK

Azaroak 9, 10 eta 11.

Karrantza (Karrantza Harana) Repico (1.188 m) eta Arkamoko mendilerroa, 10ean. Tel: 690 05 12 00. Sopela (Munarrikolanda) Bachicabo (1.199 m), Mota (1.315 m) eta Cueto (1.367 m), 11n. Urretxu (Goierri K.E) Talatze (962 m), Iparla (1 044 m), Astate (1.022 m) eta Buztanzelai (1.029 m), 11n. Tel: 943 72 05 67. Bilbo (Santutxu) Castillete (1.039 m), 11n. Lezama (Gailur) Galbarruri inguruko gailurretara, Errioxan, 11n. Eibar (Eibarko K.E) Haur eta gurasoentzako irteera. Talaia eta Atxurkulu, 10ean. Tel: 943 20 19 04. Zumaia (Inda Mendi) San Vitores, Langraitz, 11n. Beasain (Arrastaka) Encineta (1.098 m) eta Peñalmonte (1.276 m), 10 eta 11n. Trapagaran (Larrañeta) Egun osoko irteera Etxarri Aranatz eta Bakaikura, 12an. Barakaldo (Alpino turista) Olano eta La lezera, 11n. Leioa (Leioa M.T) Guratz (955 m), 11n. Tel: 689 72 19 17.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.