Bigarren urtez jarraian irabazi du Caballer anaien su etxeak Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa. Atzo aritu zen Castelloko (Valentzia, Herrialde Katalanak) piroteknia etxea, jaietako su festen lehiaketako azken egunean. First Class Pyro-Events Alemaniako su etxeak jaso du zilarrezko maskorra. Ez da bereganatutako sari bakarra izan, ordea; hasiera onenaren garaikurra ere hark eraman du. Brontzezko maskorra, berriz, Parente Italiako su etxeak irabazi du. Hark ere sari bikoitza poltsikoratu du, epaimahai gaztearen garaikurra eman baitiote.
Donostiako Aste Nagusia
Caballer anaien su etxeak irabazi du Donostiako su festetako Urrezko Maskorra
Bigarren urtez jarraian nagusitu da Castelloko su etxea; First Class izan da bigarren, eta Parente hirugarren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu