'Callejeros' salatu dute Kolonbiako hedabideek

2011ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TELEBISTA. Astelehenean Cuatro kateko Callejeros Viajeros saioak Kolonbiako Santiago de Cali hiriari buruzko erreportaje bat eman zuen. Lanak Kolonbiako komunikabideen kritika ugari jaso ditu, «hiriaren segurtasun falta eta drogaren zabalpena» agertzen zituelako. Hiriko alkatea Espainian dagoen Kolonbiako enbaxadorearekin jarriko da harremanetan, Cuatrok zuzenketa bat egin dezan. Kolonbiako hedabideetako webguneak eta sare sozialak Cuatroren aurkako iritziz bete dira egunotan. Saioaren aurkako talde bat ere sortu dute Facebooken.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.