Frantziako Canal Plus kateak ekoitzitako Carlos telesail laburra Hego Euskal Herriko etxeetara iritsiko da gaur; ordainezko Canal Plus katea duten etxeetara bakarrik, baina. Goi bereizmenean ere ikusi ahalko da, Canal Plus HD katearen bitartez. Estreinaldia 22:00etan izango da.
Illich Ramirez Sanchez Carlos Venezuelako ekintzailearen gorabeherak dira saioaren ardatza. Haren rola Edgar Ramirez aktoreak jokatzen du. Cesar sari bat jaso zuen Ramirezek egindako lanagatik. Urrezko Globoetan telesail laburrik onenaren saria irabazi zuen ekoizpenak.
Telebistako ekoizpenak hiru atal ditu. Zinemarako bertsioa estreinatu dute jada Euskal Herrian.
Komunikazioa
'Carlos' telesail laburra gaurtik Canal Plusen
Olivier Assayasek zuzendutako ekoizpenak telesailik onenaren Urrezko Globoa irabazi zuen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu