Musika

Cioran eta Velvet Underground

2016ko martxoaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Rafael Berrio kantugilearen alderik rockzaleena ikusi ahalko da gaur Bilbon. Izan ere, bandarekin arituko da musikari beterano donostiarra: Joseba B. Lenoir, Felix Buff eta Lutxo Neira musikariak izango ditu lagun, eta Tulsa taldearen agerraldi bereziarekin Abolir el alma ikuskizuna osatuko du. Artista dekadente gisa, edertasuna bizitzako miserian bilatzen du Berriok, eta, ikuskizun horretan, rockaren eta hitzaren bidez erretratatu nahi du. Emil Cioranen testuak erabiliko ditu, eta, musika aldetik, The Velvet Undergrounden Sister Ray kantaren soinu gordinetik hurbil ibiliko da.

Rafael Berrio

Gaur, 20:00etan, BilbokoAzkuna zentroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.