Correos taldearen disko berria

Donostiarrak izanda, San Sebastian bezpera aukeratu dute 'No es lo que parece' diskoaren aurkezpena egiteko

Correos taldearen argazki bat. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
No es lo que parece disko berria aurkeztuko du Correos taldeak gaur arratsaldean. San Sebastian bezpera aukeratu dute beraien hirian, Donostian, diskoa aurkezteko, danborrada hasi baino ordu batzuk lehenago.

Ciudad de San Sebastian Pop-Rock lehiaketa irabazi zuten 2009. urtean, eta horrekin batera atera zuten lehenengo EPa. Dirudienez, aurreneko emaitza horrekin gustura gelditu, eta beste disko bat sortzen ibili dira orduz geroztik. No es lo que parece ibilbide horren emaitza da.

Iruñean grabatu diztuzte abestiak, eta Iker Piedrafita izan dute proiektuaren gidaria. Enrique Villareal El Drogas-en laguntza ere izan dute diskoa sortzeko orduan. Haren ahotsa entzun daiteke abestiren batean, arrasto nabarmena utziaz.

Rocka eta popa jasotzen duen diskoa dela azaldu dute taldeko kideek. Erraz gogoratzeko leloak dituzten eta erritmo azkarrekoak diren kantek osatzen dute lana. Belarrira errazago sartzen eta dantzagarriak diren abestiek osatzen dute, beraz.

Otsailean eta martxoan kontzertuak emango dituzte Euskal Herritik kanpo. Besteak beste, Bartzelonan, Madrilen eta Coruñan joko dute.

CORREOS

Noiz. Gaur, 19:00etan, Donostian, eta bihar, 20:30ean, Gasteizen.

Non. Donostiako Fnacen eta Gasteizko Gora tabernan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.