Euskal Herria Sona musika jaialdiaren 20. edizioa ospatzen ari da Bartzelonako Euskal Etxea urriaren 26az geroztik, eta euskal talde ugariren kontzertuak iragarri dituzte abenduaren 1a bitartean. Horien artean, Doctor Deseo talde bilbotarrarena —azaroaren 25ean joko du, hiriko Boveda aretoan—.
Azken kontzertu hori iragartzeko Euskal Etxeak eta Lumagorri LGTBI elkarteak egin duten kartelak arrakasta izan du sare sozialetan. Izan ere, aurreko urteetako kartel deigarrien ildotik, aurten ere kartel berezia diseinatu dute, CUP alderdiko David Fernandez protagonista hartuta.
i enguany, Lumagorri, l'@Euskaletxeabcn i l'#EHSona es barregen (el sexe sempre segur per suposat 😉) per a una última sorpresa: @doctordeseo a la sala #Bóveda! Gora Lumagorri!!!! pic.twitter.com/3uknvPvOkE
— Euskal Etxea BCN (@Euskaletxeabcn) 2017(e)ko azaroak 15
Karteleko argazkiak David Fenandezek bere ibilbide politikoan utzi duen irudi ezagunenetako bat dakar burura, Rodrigo Rato Espainiako Ekonomia ministro ohiari zapata bat jaurtitzeko keinua egin eta gangster deitu zionekoa, alegia.
Aurreko urteetako kartelen beste adibide batzuk ere ekarri dituzte gogora.
El col•lectiu LGTB Lumagorri ha estat sempre un grup molt "ni nintzen aizkolari, segalari, ta marikoi haundi. ni nintzen aizkolari!!!" i molt, molt fan de @doctordeseo (1/2) pic.twitter.com/CILJ5mjsGS
— Euskal Etxea BCN (@Euskaletxeabcn) 2017(e)ko azaroak 15