Maratila

Demokrazia 2.0

Xabier Etxaniz Rojo.
2011ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Penagarria Odon Elorzari egindakoa. 20 urte luze Donostia kulturalago baten alde, Donostia kosmopolitago, turistikoago, kataluniarrago, gizatiarrago eta zerutiarrago baten alde… eta orain, helmugara iristear zela, herriak atzea eman dio, txakur amorratu bat bailitzan. Esker txarrekoak!

Odoni egindakoa gure demokraziak dituen akatsen adibide bat baino ez da, eta, horrexegatik, ezinbestekoa da birsortze prozesu bati ekitea, birsortze prozesu bat zeinari, proposamen hoberik ezean, Demokrazia 2.0 behin-behineko izena eman diodan. Ez eman eskerrak, Maratilagileok horretarako gaude-eta.

Hauteskunde kanpainan Bilduk maiz adierazi zuen ez zegoela ados Gipuzkoako handikiek «estrategiko» abizenaz batailatutako proiektuekin. Eta herriak Bilduri eman zion botoa. Beraz, ondoriozta liteke ezen herriak ez dituela maite aipatu proiektuak.

Ba, ez! Ondorioa bestelakoa da! Demokrazia 2.0k hasiberriak ez ditu —oraingoz— akats txiki hauek konpontzen, baina gauzak argiago ikusten, behintzat, laguntzen digu, era didaktikoan betiere, hitz eta definizio guztiz zehatzen bitartez: herria ergela da.

Ergela, biziki eta bizioz.

Itzul nadin, baina, Odoni egindako jukutriara. Ergelkeriak fronteko lehenengo lerrotik lubakietara bidali du, baina nik ez dut itxaropena galtzen. Egunen batean, Demokrazia 2.0k gaizki egindakoa konponduko du eta, zeinek daki, estatua bat eta guzti jarriko diogu Alderdi Ederren.

Zaldizkoa, of course. Ongi merezia du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.