Disko berriarekin dator Emboque; taldeko izena estreinatuz, berriz, Chacal. Biek 90eko hamarkadan hasi zuten ibilbidea, eta gaur, Barakaldon (Bizkaia) elkartuko dira kontzertu bat emateko. Edaska aretoan izango da, 20:30ean.
Kantabriatik (Espainia) dator Emboque; Mario eta Raul Galvanek sortu zuten taldea. Bikote ziren lehen, eta hirukote dira 1994az geroztik; Chus Gancedo bateria jotzaileak taldearekin bat egin zuen orduan. Kantabriako hainbat musikarirekin osatu zuten lehen lana, Escena 97, Un año de rock en Cantabria izenekoa. 1999. urtean kaleratu zuen lehenengo bakarkako diskoa Emboque taldeak: Salvaje. Gaur, Voy a por ti lana aurkeztera datoz Barakaldora.
Chacal, berriz, da Burned Rain taldea zenaren ondorengoa. Bi taldekide besterik ez dira geratzen hartatik —Jorge Casanova eta Mikel Sanchez gitarristak—, baina Burned Rain izandakoaren hautsetatik osatu zuten Chacal. 2000. urtean, Burnied Raineko bateria jotzaileak taldea utzi zuenean desegin zen taldea. Baina, sei urte geroago, taldeko beste hiru kideek elkartzea erabaki zuten. Geroztik, hainbat musikari ibili dira Chacal taldean. Volumen 1.0. da taldeko azken lana, zazpi abestiz osatutakoa.
EMBOQUE ETA CHACAL
Noiz. Gaur, 22:00etan.
Non. Barakaldon, Edaska aretoan (Bizkaia).
Diskoa eta izena estreinatuz
Emboque eta Chacal taldeek kontzertu bat emango dute gaur, Barakaldon, 20:30ean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu