Dokumental bat estreinatu dute Amy Winhouse zenaz
ZINEMA. Amy Winehouse kantariaren bizitza eta ibilbideari buruzko Amy dokumentala ondu du Asif Kapadiak, eta atzo iritsi zen Erresuma Batuko aretoetara. Inoiz argitaratu gabeko artxiboko irudiak eta ehundik gora laguni egindako elkarrizketak jasotzen ditu filmak. Soula, jazza, rocka eta ska bere ahots bereziarekin nahastuz egin zen ezagun kantaria. 2011n hil zen, 27 urterekin.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu