Donostiari begira dago Jesusen Bihotzaren azpiko Motako gaztelua. Donostiari begira erakusketa gazteluko Historiaren Etxean jarri dute. Gaztelua azkenekoz berritu zutenetik egindako lehendabiziko erakusketa da. Egunero bisita daiteke gaztelua, eta Urgull mendira igotzeko autobus bereziak antolatu dituzte: 39 zenbakia duen autobusak 11:00etatik 20:00etara eramaten ditu bisitariak Motako gaztelura.
Modu erakargarrian prestatu dute erakusketa; teknologia berriak erabili dituzte. Ikus-entzunezkoak, jatorrizko piezak, grabatuak eta argazki historikoak daude ikusgai. Izaera berritzailea du, eta kanpotarrei Donostia erakusteko xedea du. Donostiarrentzat, berriz, hiriarekiko loturak indartzeko aukera da, bertako historia erakusten baitu. Euskarri multimediak erabiltzen ditu erakusketak: hiriaren historiari buruzko ikus-entzunezko batek, urbanismoaren bilakaerari buruzko azalpenek eta jaiei buruzko ekoizpen batek erakusketa osatzen dute. Historian zehar ibilbidea egiten du, sortu zenetik zabalgunea egin eta Donostia uda garaiko aristokraten oporleku bihurtu arte. Plaza militar ere izan zen hiria. Donostiaren bilakaera ekonomikoa, urbanistikoa eta soziala aztertzen du. Doako entzunezko gida zerbitzua ere eskuragarri dago eskatzen duenarentzat.
'DONOSTIARI BEGIRA'
Noiz. Egunero, 11:00etatik 20:00etara.
Non. Urgull mendiko Motako gazteluko Historiaren Etxean.
Donostiako historia, Urgullen
Urgull mendiko Historiaren Etxean 'Donostiari begira' erakusketa berritzailea dago ikusgai, doan

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu