Piratek emango diote hasiera Donostiako Aste Nagusiari. Gazte mugimenduak hamar urte betetzen ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko modu egokia izan daiteke. Udalak Artillero abesteko proposamena egin die Alde Zaharreko gazteei. Ohiturari jarraituz, Luis Mokoroa artilleroak piztuko du kanoia leherraraziko duen metxa. Aste Nagusirako prestatutako ekitaldiak hurrengo egunetan aurkeztuko dituzte piratek.
Hamar urteko ibilbidea
Bide luzea egina dute piratek. Txalupaz iritsi ziren Donostiara duela hamar urte, eta hiria abordatzea izan zen euren lehen egitekoa. Pixkanaka, ekintzak ugarituz joan dira, eta musika gaua, maketa lehiaketak eta kontzertu piratak antolatu dituzte, besteak beste. Duela bi urte gehitu zuten abordajea lehen aldiz egitarau ofizialean. Urte bereko Aste Nagusian, gune propio bat nahi zutela eta, Trinitate plazan ainguratu zuten barkua, eta iaz, aldiz, porturantz mugitu ziren. Aurten, pauso bat harago joan, eta Artillero kantatzera igoko dira oholtzara.
Aste Nagusiko egitarau ofizialak eta, orokorrean, hiriak berak zituen hutsuneak betetzeko asmoz sortu zuten gazteek mugimendu alternatiboa. Oraindik ere behar horiei erantzuten jarraitzen dute, herritar guztiak gogoan hartuta. «Pirata izatea bizimodu bat da. Balio batzuetan oinarritu, eta donostiar guztiei erantzuteko mugimendu bilakatu nahi dugu», dioteDonostiako piratek.
Donostiako piratek kantatuko dute 'Artillero', jaien hasieran
10. urteurrena ospatzen dute aurten Donostiako piratek, eta hainbat ekitaldi antolatzen ari dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu