Maratila

Duintasuna

Lucien Etxezaharreta.
2011ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Uda aurreko hitz hauekin nola bururatu eta, horra non Baionako portura ostiral hontan zama ontzi handi bat datorrela, ÃŽle de Sein izenekoa, goizik, isilean bezala. Prefeturak horra bildu kazetari ugariei errespetu eta isiltasuna eskatua zien. Honen barruan badatoz 104 hilen gorpuak, AF447 hegazkin hegaldiaren 228 biktimetarik, 4.000 metrotan itsaspean aurkitzen zirenak 2009ko ekaina geroztik. Laster egingo da hauen identifikatzea eta, ondoren, senideen esku emanen dira, ehorzketak duintasunez egiteko.

Horrek pentsarazten du nola gure jendarteek, baina bereziki aspaldian bilduak diren populuek ehorzketari nolako garrantzia ematen dioten. Duintasun kontu nagusi bat da. Duela gutxi, oraindik, hemen, bereziki Omiasainduz, azaroaren lehenean, etxeko guztien biltzeko ohitura finkoa bazen. Ederki apaindu hilerrien inguruan otoitz egiten zen eta etxeetan bazkari handia. Hilak eta etxeak oinarritzat zituela gure munduak agertzen zuen eta ere hila lekuko baitezpadakoa zela gure herritarrentzat, iraganetik etorkizunerako bidean.

Geronimo apatxe buruzagi zenak ez zuen besterik erakutsi beren azken mezuetan. Bere etsaiei dena barkatzen zien, deportazio ala sarraskiak, baina onartzen ez zuena zen bere leinuko hiletarik bereizirik biziaraztea, urrutiko bazter batzuetan. Hori izan zen bere azken eskaera, orduko Estatu Batuetako lehendakariari egin ziona, ez ahuspez, baina zutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.