Azoka
Durango txikiak Goierriko plazetan
Igandean itxi zituen ateak Durangoko Azokak, baina, hainbat herritan, asteburu honetan egingo dituzte udazkeneko literatur eta musika uzta eskuratzeko azokak. Goierrin (Gipuzkoa), esaterako, hiru aukera izango dira: Lazkaon, Seguran eta Ataunen. Lazkaon, plazako pilotalekuan egingo dute azoka, goizez; Ataunen, San Martin auzoko Herri Antzokia bihurtuko dute liburuen denda, goizean han ere; Seguran, Botikaxaharrean jarriko dituzte lanak, gaur goizean eta arratsaldean, eta bihar goizean. Asteburuan erositako produktu guztiek %15eko deskontua izango dute, udalaren laguntzari esker.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu