Ebizi

2011ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Euskal webguneen ranking bat erakusten duen webgune berri bat aurkeztu da berriki: Ebizi (http://www.ebizi.net). Mikoleta euskara elkartearen (http://iragarkiak.net/mikoleta.php) eta Bitarlan (http://www.bitarlan.net) enpresaren artean lankidetzan garatutako plataforma da. Hiru irizpide erabili dituzte euskal webguneen sailkapena egiteko: Alexa (http://www.alexa.com/); Googleren Page-Rank delakoa; eta, azkenik, Ebiziren erabiltzaileek euren bozekin egindako sailkapena.

Alexak norberak bere nabigatzailean instalatua duen aplikazioa baten bidez lortzen ditu webgune jakin batek duen bisita kopurua. Googleren Page-Rank sistemak gune baten garrantzia zein den neurtzen du. Horretarako, guneen arteko lotura edo esteken analisia egiten du Googlek.

Gune jakin bat, esteka asko jasotzen baditu, printzipioz, inongo estekarik jasotzen ez duen gune bat baino garrantzitsuagoa izango da. Webgune batek beste gune batera joateko esteka eskaintzen duenean, nolabaiteko boto bat ematen dio bigarren gune horri.

Esan bezala, euskal webguneak neurtzeko hiru modu horiek baliatuz, sailkapen ezberdinak eskaintzen ditu Ebizik. Webguneak hamabi kategoriatan kokatu dira: kultura, kirolak, enpresak... eta Ebizi guneak, sailkapen orokor batez gain, kategoria bakoitzari dagokion sailkapena ere eskaintzen du.

Ebiziren aurkezpena egin eta gero, euskal internauten artean piztu da eztabaidarik. Batetik, neurketak egiteko sistemen inguruan, badira bozen sistema gustuko ez dutenak, eta, bestetik, euskal webgune bat zer den ere ez dago argi batzuentzat.

Azken horri erreparatuz, Ebizik, webgune bat euskalduntzat jotzeko, berau euskaraz egotea eskatzen du. Eztabaida hauek Sustaturen webgunean eman dira nagusiki: http://sustatu.com/ 1294389461.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.