EZARIAN. ZIENTZIA
Efektu «berri eta interesgarriak» LHCn
Dirutza eta urteetako lan itzela behar izan dute Hadroien Talkagailu Handiaren (LHC) lehen emaitzak noiz etorriko. Aste honetan jakinarazi dute CMS detektagailuaz efektu berri eta interesgarriak topatu dituztela: energia jakin batean egindako protoi-protoi talken ondorioz askatzen diren partikulen norabidean atzeman dituzte, ez dituztelako Monte Carloren simulazioak jarraitzen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu