GAUR
• Erregelu gunea. Goiz guzian, 10:00etatik goiti, urtero bezala Elkarteen herrixkaizanen da gaur, Erregelu gunean. Euskal Herriko herri eragile ugarik egiten duten lana ezagutzeko parada izanen da. 10: 00etatik goiti, halaber, artzain-txakur txapelketaz gozatu ahal izango da. 100 ardiren gibeletik ibiliko dira hainbat artzain txakur, beren artzainen ondoan. Euskal Herriko Laborantza Ganberak egin zikiroa bazkaldu ahal izango da 14:00etan, Kuxkuxtu txarangak alaiturik.
• Oholtza handia, Gibel Herri. The Abyssinians talde jamaikarrak kontzertua emanen du 16:00etan, oholtza nagusian. Ondotik, Bebe bakarlari espainiarra igoko da eszena gainera, 18:00etatik aitzina. Su Ta Gar talde eibartarraren txanda izango da ondoren 20:00etan. Bukatzeko, Raggasonic Pariseko ragga taldeak emanen dio amaiera oholtza handiko kontzertuei, 22:00etatik aurrera.
• Oholtza txikia, Urbeltzeta. Pentzeko oholtza txikian arratsaldeko bostetan hasiko dira kontzertuak gaur, Laket taldearekin. 19:10ean Vendetta taldeak emanen du kontzertua, eta, azkenik, HK&Les Saltimbanks taldeak , 21:15etik aitzina.
• Antxarteta gunea. Bost talderen kontzertuak ikusi ahal izango dira, Iparraldeko Konpilazioaren eskutik. 12:00etan, Steph Dessein izanen da; 12:55ean, The Lookers; 13:50ean, Begiz Begi; 14:45ean Torii; eta bukatzeko, 15:40ean, The Balladurians.
• Itsasoa gunea. Xentimorik gabe deitu antzezlana ikusi ahal izango da gaur, 14:00etan. Ondotik, EHZak bultzatu Sorgin egitasmoaren kari, Behelaino antzezlana sorkuntza izanen da ikusgai, arratsaldeko lauetatik aitzina.
• Plazako gunea. Goizeko hamarretatik goiti, Sopongo musika taldearen kontzertua izanen da Heletako plazan. Hamaiketan, zigante eta gaiteroak bertaratuko dira, Orkresta taldearekin batera. Ordubata eta erdian Herrira-k antolaturik, EHZrekin elkarlanean, euskal preso politikoen aldeko lipdub-a grabatuko da, urriaren 13rako manifestaziora deitzeko. Arratsaldeko bostetan Kukai dantza taldeak emanen du dantza ikuskizuna. Karrikan ikuskizunaren Sorbatza atala eskainiko dute Kukai taldeko dantzariek.
Egitaraua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu