Komunikazioa

EGMk inoizko datu onena eman dio Euskadi Irratiari: 120.000 entzule

Gazteak 102.000 entzule ditu egunero, Estudio General de Mediosen arabera.

Harit Gallastegi esataria. GORKA ARABURU / ARGAZKI PRESS
urtzi urkizu
2017ko azaroaren 30a
12:24
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskadi Irratiari sekulako datua eman dio EGM Estudio General de Mediosek bere azkeneko neurketan: 120.000 entzule. Urtean hiru neurketa egiten ditu EGMk, eta hirugarrena da gaur publiko egin dutena. Elkarrizketa pertsonalak eta telefono deiak eginez neurtzen dituzte hedabideen jarraitzaile kopuruak.

Deigarria da Euskadi Irratia Radio Euskaditik oso gertu gelditu dela. Izan ere, Radio Euskadik 153.000 entzule ditu astegunetan, euskarazko irratiak baino 33.000 gehiago baino ez.

Gazteak 102.000 entzule ditu egunero, eta EITB Musikak, 26.000. Radio Vitoriak, berriz, 28.000 entzule ditu, EGMren arabera.

EITB talde osoak, telebista kateak eta irratiak batuta, 1.056.000 ikusle eta entzule ditu; telebistako lau kateak 651.000 lagunek ikusten dute, astelehenetik igandera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.