Lehenengo platera
Ahate entsalada
OSAGAIAK
Ahate bularkia, lau zati.
Ahate urdaiazpikoa, hiru zati.
Lau arandoi.
Sei sagar zati.
Koloretako letxuga.
Pinaziak.
Oliba olioa, gatza eta ozpina.
1 Lehenbizi, garbitu letxuga, moztu eta paratu platerean.
2 Gero, ondu oliba olioa, gatza eta modena ozpinarekin.
3 Bien bitartean, hartu zartagina, eta erregosi ahate bularkiak, ahate urdaiazpikoa, arandoiak, sagar zatiak eta pinaziak.
4 Zartaginetik pasatutakoa bota platerera, letxugaren gainean.
5 Bukatzeko, bota gainetik modena ozpina edo krema.
Bigarren platera
Azpizuna foiearekin eta Porto saltsarekin
OSAGAIAK
300 gramo azpizun.
Itsas gatza.
300 cl ozpin.
200 cl Porto ardo.
Litro erdi gain.
100 cl goxoki likido.
Foiea.
1 Saltsa egiteko, lehenbizi hartu kazola bat, eta bota barnean ozpina, Porto ardoa, gaina eta goxoki likidoa.
2 Piztu sua, eta utzi ordu erdiz irakiten.
3 Gero, hartu azpizuna, eta erre plantxan, norberaren gustuaren arabera.
4 Pasatu foiea plantxan, eta bota gainetik gatz lodi pixka bat.
5 Bukatzeko, busti saltsan azpizuna.
Postrea
Samingoxoa
OSAGAIAK
Sei limoi.
Zortzi jogurt.
Esne kondentsatua, bote bat.
1 Lehenbizi hartu limoiak, moztu erditik, eta atera zukua.
2 Limoietatik ateratako likidoa pasatu iragazki batetik, mamia eta zukua bereizteko.
3 Gero, hartu ontzi bat, eta nahastu zukua, jogurtak eta esne kondentsatua.
4 Osagai guziak ongi irabiatu behar dira.
5 Sartu hozkailuan nahasketa, eta eduki hotzean.
6 Bukatzeko, jateko momentuan, zerbitzatu katilu handietan samingoxoa.