Sakelakoetarako jokoak

Egunean Behin jokoaren denboraldiko finala jokatuko dute bihar

Hirugarren denboraldiko ehun onenek, zozketa bidez txartela lortuko duten ehun jokalarik, joan den igandeko ehun onenek eta babesleen eta antolatzaileen gonbidatu batzuek parte hartuko dute.

Edurne Azkarate aurkezlea. BERRIA
urtzi urkizu
2020ko apirilaren 7a
14:01
Entzun

Egunean Behin jokoaren hirugarren denboraldiko final handia jokatuko dute bihar, 19:00etan, eta Youtuben zuzeneko telebista saioa egingo dute –aurreko zazpi egunetan erabili duten formula bera baliatuta–. Edurne Azkarate aktoreak aurkeztuko du finala, eta errealizazioa Hiru Damatxo ekoizpen etxeak egingo du. Final horretan honako hauek parte hartuko dute: hirugarren denboraldiko ehun onenek, zozketa bidez txartela lortuko duten ehun jokalarik, joan den igandeko ehun onenek eta babesleen eta antolatzaileen gonbidatu batzuek.

Lehen saria asteburu-pasa bat izango da hotel batean, bi pertsonarentzat; bigarren saria, afari bat bi pertsonarentzat sagardotegi batean; eta hirugarrena, 50 euroko bonu bat, Elkar dendetan erosketak egiteko. Hirugarren sari horren pareko beste bi ere banatuko dituzte, zozketaz. Horrez gain, aurreneko hamar sailkatuek Egunean behin-en opari poltsa bat eskuratuko dute. Sariek asmo zehatz bat dutela jakinarazi dute: «Egoera honetatik irteten garenean, orduan disfrutatzekoak».

Jokora indibidualki jokatzen bada ere, taldeak egin daitezke, eta aplikazioak arrakasta handia lortu du azkeneko hilabeteetan.

Aurreko astean egin dituzten Youtubeko emankizunekin «pozik» daude Codesyntax enpresako arduradunak. 2.000-3.000 ikusle artean izan dituzte egunero, eta, gero, bideo bakoitzak 900 ikustaldi inguru. Laugarren denboraldia noiz iritsiko den ez dute zehaztu. «Inork ez daki noiz iritsiko den», adierazi dute sustatzaileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.