Komunikazioa

EITBn 11 kontratu finko deialdirik gabe, 2009an

Kontu Auzitegiak Suriori gomendatu dio taldeko organigrama aldaketa administrazio kontseilura eramateko

Erredakzioa
2012ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
2009. urtean EITBko zuzendaritza postuetara 21 lagun iritsi ziren, eta horietatik 11k ez zuten aurrez kontratu harremanik taldearekin. Hala, EAEko Kontu Auzitegiak adierazi du 11 pertsona horiei kontratu finkoak egin zitzaizkiela, deialdi publikorik gabe. Izan ere, EITBren sorrera legeak ezartzen du kontratu finkoak sinatzeko deialdi publikoak egin behar direla. Gauzak horrela, Kontu Auzitegiak Alberto Surio zuzendari nagusiari proposatu dio duela hiru urte egindako organigrama aldaketa administrazio kontseilura eraman dezala, horrek onar dezan. EITBko iturriek diote lege hutsune bat dagoela ardura postuen kontratuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.