Komunikazioa

EITBri parte hartze parekidea bermatzeko eskatu diote

2011ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
IRRATI-TELEBISTA. Eusko Legebiltzarrak erdibideko zuzenketa bat onartu du, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diona EITBn berma dezala emakumeen parte hartze aktiboa eta sexu bien presentzia orekatua. Halaber, Eusko Legebiltzarrak EITBko zuzendaritzari eskatzen dio aurkez dezala emakume eta gizonen presentzia orekatua bermatzeko plan zehatz bat, parekidetasuna helburu izanik. Aztiker zentroak egin duen ikerketa baten arabera, ETBko albistegietan agertzen diren pertsonen %75 gizonezkoak dira. «Telebista eta irratiek ez dute errealitatean dagoen parte hartze publikoa behar bezala jasotzen», esan du Aralarreko Aintzane Ezenarrok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.