EKOGRAFIAK. Apurka

Asier Sarasola.
2007ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Euskadi Sur ez da futboleko hautatu espainiarraren zale talde sutsuenaren izena, Julen Guerrerok Ingalaterra-Espainia partidan, ohi bezala, TVEn komentarista badihardu ere, eskolan, bihar, geografia ikastean, Portugalete kokatuko den lurraldearentzat erabiliko den terminologiarako, Gabilondoren albistegiaren proposamena baizik.

Gaueko Gaur Egun-ean, Jaurlaritzak, Otegiren puntuari: fintasun juridiko eta politikoki sendotasun areago dagoela, Ibarretxeri legebiltzarrak onartutako proposamenaren baitan. Gaitzespen-lapurrek ez dute ulertu nahi egungo jarreraren zentzua, jakina; kontrako haizeari, garrasika ala belarrira esandakoa, entzungor zaio.

Oleguer Presas ez den Capdevila kataluniarrak Wright-Phillips britainiarrari baloia kentzen dio, eta Julenek elastiko gorria daramana goraipatzen du; ez zuen nolanahiko zezena aurrean. Kasualitatez, beltza da bestea.

ETB1: gorriak eta urdinak ikusten ditut eta ez dira pastoralak; ez dira pastoralak Kikek kalean ikusten dituen gorri eta urdinak. Berdeak, gorbatarekin, jaten...

Garaikoetxea eta Ardanza Lehendakariei buruzko doku-elkarrizketa hasten da ondoren. Hostoak, berde mardul atzealdean. Haurtzaroaz ari, eskolaratzeaz. Historiari hitz egiten dio Garaikoetxeak, sorbaldak eta kokotza zerurantz makurtzeko keinu horretan. Pertsona urduriagoa dirudi Ardanzak, ekin isilago baten zale.

Espainiaren gola sartu du Herri Katalanetako selekzioarekin leihatu izan den Iniesta Mantxakoak. Armada Invenciblea,The Times-ena ordainaraziz. Satrus eta Zamoraren golek eman ziotela azkenekoz garaipena espainiarrei uharteetan gogoratzen digu De la Casak.

Gure Erakundeen aldeko dirudien bideoa amaitu da. Seme-alaba abertzale zintzoak dituzten pertsonak ditugu, gatazka garaian EAEko ordezkari demokratiko gorenak izan direnak. Honek, arazo bakarra ez izan arren (nagusia dela ez nuke ukatuko), euren bizitzan nola eragin duen zeharka eta atseginez erantzuteko aukera ematen zuten galderen bidez erakutsi zaigu soilik.

ETB: ETB1en asteazken gauetako orduak ez al dira plangintza eta proiektu gabezia larriaren erakusle? Ez al da irizpide hustasun bera ETB2n zenbait egunetan sei film eskaintzera iristen dena?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.