EKOGRAFIAK. Auziaren luzean

Asier Sarasola.
2007ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Ezin zitzaien mendeku ase kiratsa kendu epaiari buruz emandako iritziei. Katarsia helburu zutelarik, programazio bereziak antolatu zituzten Espainiako telebista kate guztietan. Zaratarekin zauriak eta galerak gainditzeko ahalegin antzua baizik ez zitekeen ikus, jartzen genuen katearen arabera, haren kordako alderdiaren interes elektoralek baldintzatu mezuek betetzen zutelarik pantaila. Salbuespenik gabeko ohitura duguna, bestalde.

Justiziaren erabakiak izan genituen atzo pantailako izar. Tartean agintari euskaldunak eta politika espainiarra egonda, arratsera arte itxaron beharra zegoen toga edota sententzia edota akusazio izango ez zenarekin topo egiteko. Noski bazela bestelako saioen errepikapenik aukeran, baita telesail amerikarrik ere arreta gune balizko bezala, baina, oro har, Madrilgo atentatuek bereganatu zituzten orduak. Bigarren maila batean, martxoak hamaika zitueneko gertakarien egiletza egozten bizkorregi ausartu zenaren eta EAEko lehendakaria denaren auzipetzea, legez kanpokotzat jotako erakundeen ordezkariekin biltzeagatik. Ekintza hiltzailearen ostean hauteskunde espainiarretan garaile atera zen alderdiko Euskadirako ordezkaria aulkian eseriko da harekin batera. Edonola, ezin epelagoak izan dira bataren nola bestearen erreakzioak delako afera horretan. Ardurapeko dituzten karguetarako bederen. Firin-Faran programako mahai itxuraberrituan nabarmentzen zuen Lakastak; izan liteke hurrengo hauteskunde autonomikoetan lehendakarigai esanguratsuenetatik hiru baliogabetzea Justiziaren jardunak.

PPk sostengatu hipotesiaren ukazioa azpimarratzen zuen epaiak asteazkeneko albiste nagusian. Epel aritu direnak kasu honetan, justiziagileak genituzke, zuzena litzatekeelako orduko adierazpenen desmasiak, eta gerora konspirazioaren teoria bezala ezagutu dugunaren erantzuleak legokiekeen tokian jartzeko. Baita etekin politikoak erdiesteko jokabide hori salatu dutenak ere. Arrazoi genuke pentsatuko bagenu aski aitzakia izan dela lehenago ere neurriak hartze aldera baina ez direla hasiko euren patrikak zulatzen fiskal eta epaileak. Hala ere, ez dahau abokatuen telesail bateko gidoilariaren zutabea, eta borrero mozorroak arnasa gabe uzteraino estu gaitzake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.