Iruñeko Eguzki irratiak berak ekoitzitako hiru saio berri entzun ahalko dira astelehenetik. Langile mugimenduaren inguruko Labirinto laborala saioa astelehenetan 18:00etan emango dute; MufffinBeltzak euskarazko magazina asteazkenetan, 19:00etan, eta 23 Discos de Jazz musika irratsaioa ostegunetan, 15:00etan. Horrez gain, Arrosa sareko Piknik kultur magazina ere gehituko dute programaziora. Uda arte izango dira entzungai irratsaio horiek.
Pasealeku magazina entzun ez ezik, ikusi ere ahal izango da aurrerantzean Eguzki telebistakatearen bidez. Ostegunero, www.eguzki.net webgunean magazineko solasaldiak eskainiko dituzte streaming bidez. ArreglandoIruñea udal gaiei buruzkoa eta Aterpea eztabaida soziopolitikoen ingurukoak ikusi ahalko dira.
Orotara, gai askotariko 33 irratsaio ditu irratiak. Horietatik 20 beraiek ekoitzitakoak dira, eta gainerakoak Arrosa sarekoekin partekatutakoak. Arazo ekonomikoak ditu Iruñeko irrati libreak, eta Eguzkideak lortzeko kanpainan murgilduta dabil. Boztehun bazkide behar dituzte etorkizuna ziurtatze aldera.
Komunikazioa
Ekoizpen propioko hiru saio Iruñeko Eguzki irratian astelehenetik
Eguzki telebistaren bidez, 'Pasealeku' magazinaren solasaldiak jarraitu ahal izango dira ostegunero
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu