Eliza katolikoaren krisia eta kultura aniztasunak ekarritako erlijio joera berriak aztertuko dituzte gaur ETB1eko Jainkoaren izenean erreportajean (23:10).
Erlijio katolikoaren monopolioa apurtu egin da, eta hainbat sinismenek bidea ireki dute. Erlijio katolikoaren krisia agerian dago, baina, aldi berean, espiritualtasunak nabarmen egin du gora. Gero eta gehiago dira katolizismoa ez beste erlijioren bat dutenak. Gaur egun, EAEko herritarren %75ek dute beren burua katolikotzat, nahiz eta elizara ez diren joaten.
Sinismenek errito, kultura, otoitz eta ohitura jakin batzuk izatea dakarte. Horiek guztiak eguneroko bizimoduaren parte bihurtzen dira, eta, sarritan, horiek ematen diote bizitzari zentzua. Gaur gaueko Jainkoaren izenean erreportajean budismoa, islama, judaismoa eta eliza ebanjelikoaren praktikak gertutik ezagutu ahalko dira. Sinagoga, harategi musulman bat, mezkita eta budismoaren meditazio zentroetara joango dira ETBko kamerakEuskal Herrian gaur egun dauden erlijio horiek guztiak ezagutzeko helburuarekin.
Elizaren krisiaz eta erlijio joera berriez erreportajea gaur ETB1 katean
Judaismoaz, budismoaz eta islamaz ariko dira 'Jainkoaren izenean' erreportajean (23:10)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu