Gizartean ezarrita dauden ohiturak eta egiturak salatzeko asmoz sortutako lana da Nexoteatro taldearen azken obra. Werner Schwab autore garaikidearen lanean oinarrituta, Presidente andreak antzezlana ekarriko dute Eibarrera (Gipuzkoa). 20:30ean ikusi ahal izango da emanaldia, Coliseo antzokian.
Austrian girotutako antzezlana da; herrialdearen iraganari zein orainari kritika eginnahi izan zion autoreak. Hiri industrial baten kanpoaldeko etxe zahar batean bizi direnhiru emakume dira protagonistak. Itxurakeriak, gezurraketa ilusioak nagusi dira etxeko lau pareten artean. RicardoPadillaren zuzendaritzapean, hiru aktorek jardungo dute aktore lanetan: Justi Larrinagak, Lola Markaidak eta Karmele Larrinagak. Austriara begira egindako lana bada ere, «gure sotorik gertukoenak» erakutsiko dituzte hiru pentsiodunek. Gaurko ikuskizuna Eibarko antzerki jardunaldien barruan antolatuta dago.
Jatorriz alemanieraz idatzi zuen obra Werner Schwabek. «Antzerki garaikidearen transgresoretzat» hartzen dute, eta «lan polemikoak» kaleratu ohi ditu artista horrek. Gainera, ongizate gizarteari kritika egin dio bere lanetan, baita Austriako familia ereduari, erlijioari eta estatuari ere.
'PRESIDENTE ANDREAK'
Noiz. Gaur, 20:30ean.
Non. Eibarren (Gipuzkoa), Coliseo antzokian.
Elkarbizitzaren bidezko kritika
Elkarrekin bizi diren eta erretiroa hartua dauden hiru emakumeren istorioa ekarriko dute gaur Eibarrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu