Altsasurekin (Nafarroa) zorra zuen, eta gaurko Elkartasun Kontzertuan hori kitatzeko aukera ikusi du Hesian taldeak. Musikari aldaketak direla eta, hiru hilabetez geldirik egon ondoren, agertokietara itzuliko da gaur Sakanako taldea. Haiekin batera Nekez taldearen metala entzun ahalko da.
Borrokatu eta irabazi diskoa kaleratu du aurten Hesianek. Eurek ekoitzi dute lana, eta Creative Commons lizentziapean argitaratu dute. Kutsu politiko nabarmeneko kantak dira, diskoaren izenburuak argi uzten duen bezala. Baina izenburu horrek taldearen ibilbideari ere egiten dio aipamen. Izan ere, hainbat musikarik taldea utzi ondoren, «une zailak» bizi izan dituztela onartu dute. Halere, leloari jarraiki, ez dute amore eman eta laster aurkeztuko dute lehen bideoklipa, eta datorren hilabetean bira egingo dute Italian barrena. Punk-rock eta hardcore melodikoa dira euren soinuaren oinarria, baita ska kutsu bat ere, emakume eta gizon ahotsen arteko jokoarekin.
Nekez taldea Iruñea inguruan sortu zuten Vortex, Kasu edo Arkada taldetako hainbat musikarik. Besteak beste Ekon, Kauta eta Governors taldeetan aurkitu dute euren soinu eta filosofiaren oinarria. Metal klasikoa lantzen dute, baina disko akustikoak ere grabatzera ausartu dira.
ELKARTASUN KONTZERTUA
Noiz. Gaur, 23:30ean.
Noiz. Altsasuko gaztetxean (Nafarroa).
Elkartasun hesia eta nekea
Hesian taldea agertokietara itzuliko da gaur Altsasun, hiru hilabetez geldi egon ondoren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu