Zuzendaria: Olivier Baroux. Aktoreak: Daniel Auteuil, Gerard Jugnot, François Berleand. Iraupena: 90 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: Frantzia.
Richard, Gilles eta Philippe adiskideak izan dira azken 50 urteotan. Ospatzeko, udako oporrak elkarrekin eta euren bikotekideekin pasatzea erabaki dute. Belaontzi batean itsasoratu dira, Korsikara bidaiatzeko asmoz. Baina ontziaren barruan —eta kanpoan— ez da giro: eguraldiak ustekabe latzak emango dizkie. Horrez gain, bikote bakoitzak arazo propioa ontziratuko du. Pertsonaia bakoitzak aurre egin beharko dio bere bizitzarekin eta besteekin duen arazoari. Bidaian adiskidetasuna hondoratuko ote den ikusiko dute.
SINOPSIA
Entre amis
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu