Erraldoien erakusketa, Bilbon

Buruhandi eta erraldoien erakusketa ikus daiteke uda honetan Bilboko Euskal Museoan

Euskal Museoko erraldoi eta buruhandien erakusketa. LUIS JAUREGIALTZO / ARP.
Erredakzioa
2012ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Bilboko erraldoiei eta buruhandiei buruzko aldi baterako erakusketa ikusgai dago Bilboko Euskal Museoan, irailaren 30era arte. Erakusketa Euskal Museoak eta Udaleko Jaietako Sailak antolatu dute. Dokumentazio historikoaz Iñaki Irigoien eta Jon Gaminde arduratu dira, eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren, Bizkaiko Gaiteroen eta Renferen laguntza izan dute.

Bilboko jaietan oso maitatuak dira buruhandiak eta erraldoiak. Urteak joan, urteak etorri, kalean zehar egiten duten desfilearen atzetik hamaika jarraitzaile joaten zaizkie, jai giro aparta sortuz. Gainera, erraldoi eta buruhandiak denen gozagarri dira; haur txikienengandik hasi, eta aitona-amona parrandazaleenganaino.

Erakusketa honetan, erraldoi eta buruhandien historiaren berri jakin daiteke; hala nola noiz aipatzen diren lehen aldiz, eta historian zer bilakaera izan duten. Erakusketan, Bilboko Udalaren jabetzakoak diren erraldoien bi belanauldiak egongo dira ikusgai; bai 1980koa eta bai 1988koa ere. Horrez gain, bederatzi buruhandi ere ikusteko aukera eskaintzen dute. Gehigarri modura, Euskal Museoak 1980ko erraldoien hamabi miniatura gehitu ditu erakusketan, Fernando eta Esperanza Pallaresek egindakoak. Erakusketa osatzeko, jaietako 84 argazki daude, hainbat garaitakoak.

BILBOKO ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK

Noiz. Irailaren 30era arte

Non. Bilboko Euskal Museoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.