«Umida Akhmedovaren argazkiak ikusita, Uzbekistanen egon ez den pertsona batek pentsa dezake hemen Erdi Aroan bizi garela». Horrela argudiatuta, hiru urteko kartzela zigorra jarri zion iazko otsailean epaile batek Asiako herrialdeko argazkilari nagusietako bati. Urrutiko zentsura kasu hau salatzeko eta artistari elkartasuna agertzeko, haren argazkien erakusketa antolatzen ari dira Bilboko udaltegietan. Urtarrilaren 28a arte, San Inazioko Udaltegian ikusi ahalko dira lanok.
Gizonak eta emakumeak, egunsentitik ilunabarrera argazki bildumarengatik eta Birjintasunaren zama dokumentalarengatik zigortu zuten Akhmedova, «Uzbekistan eta uzbekistandarrak iraintzea» egotzita. Lehenengoa ehun argazkiko sail bat da, 2007. urtean argitaratua, Suitzako enbaxadaren laguntzarekin. Uzbekistango nekazaritzako eremuetako bizimodua agertzen du; batez ere, emakumeen egoera. Filmean, berriz, birjinakez izatearen susmopean dau- den emaztegaien egoera azaltzen du.
Zigortu arren, ez zuten espetxean sartu, epaileak esan zuelako amnistia ezarri ziotela Uzbekistan errepublikaren 18. urteurrena dela eta. Erabakiari helegitea jarri dio argazkilariak.
UMIDA AKHMEDOVA
Noiz. Urtarrilaren 28a arte.
Non. San Inazio auzoko Udaltegian, Bilbon.
Errealitatea iraingarria denekoa
Uzbekistan «laidoztatzeagatik» kondenaturiko argazkilariaren lanak daude ikusgai Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu