Mendia

Eskalatzaile ugari bihar Oiartzungo txapelketan

2012ko azaroaren 16a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ESKALADA. Girizia mendi elkarteak antolatuta, eskalada txapelketa egingo dute bihar. Urtez urte, gero eta eskalatzaile gehiago joaten da. Parte hartzera joan nahi dutenek ez dute zertan aurretik izena eman, bihar bertan eman ahal izango baitute, 09:00etatik 10:00etara. Hala ere, antolatzaileek aurretik izena emateko aukera jarri dute aurten, www.girizia.org atarian. Hamalau urtetik beherakoek ezin izango dute txapelketan parte hartu; hala ere, goizean erakustaldi moduan eskalatzeko aukera izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!