Esoterismoaren zaleek badute zerikusi egun hauetan Iruñean. Asteazkenean ireki zuten Esoterismoaren eta Terapia Naturalen V. Aretoa, eta hilaren 17ra arte egongo da zabalik.
Guztira, 30 erakusmahai baino gehiago daude; horietan, objektu terapeutikoak eta magikoak lortu ahal izango dituzte bisitariek. Besteren artean, tarotak, kristalezko bolak, liburuak, kandelak eta kutunak egongo dira salgai. Gainera, jaiotze karta, espirituaren gidaren marrazkia edo auraren argazkia egiteko aukera izango da.
Lantegiak ere egongo dira, eta kontsultak egiteko aukera ere emango dute hainbat adituk. Horretarako, tarotistak, igarleak eta beste hainbat arlotako adituak bilduko dira Iruñean, eta nahi duten bezeroek banakako kontsulta eskatu ahal izango dute.
Autobus geltokian dago jarrita Esoterismoaren eta Terapia Naturalen Aretoa. Sarrera doakoa da, zuzeneko emanaldietarako izan ezik.
ESOTERISMOAREN ARETOA
Non. Iruñean.
Noiz. Hilaren 17ra bitartean.
Sarrera. Doan, zuzeneko emanaldietarako izan ezik.
Asteburuko proposamenak
Esoterismoa ezagutzeko aretoa
Iruñea Tailerrak, kontsultak eta erakusmahaiak jarri dituzte V. Esoterismo Aretoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu