Espainiako Kopan denetariko emaitzak

2011ko ekainaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Elgetan ez ziren izan Espainiako kirol eskalada kopa lehiatzen aritu direnetako hainbat eskalatzaile. Asteburuan jokatu zen Kopako hirugarren eta azken proba, Bartzelonan, eta EMFren selekzioak emaitza dotoreak lortu zituen. 20 urtez azpikoetan Jon Ander Bravok eta Itziar Zabalak irabazi zuten Bartzelonako proba eta, bide batez, baita Kopa ere. Nabarmentzekoa izan da Iruñeko Rocopolis taldeko Andrea de Goñik 16 urtez azpikoetan lortutako bigarren postua. Nagusietan Antton Zabala eta Jon Beñat Agirre podiumetik urrun geratu dira sailkapen nagusian, 13. eta 16. hurrenez hurren. Belaunaldi aldaketa izan du taldeak aurten, eta denbora beharko da egindako lanaren emaitzak jasotzeko Antxon Burcio EMFren teknikariaren hitzetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.