Estepan Aldamiz-Etxebarriak erretiroa hartu du
BILBO. Estepan Aldamiz-Etxebarriak erretiroa hartu zuen atzo, kazetaritzan ibilbide luzea egin ostean. Ikasketak Madrilen egin, eta Argia-n eta Deia-n idatzi zituen aurreneko artikuluak. Euskal Telebista sortu zuen kazetari taldean parte hartu zuen, eta 36 urtez aritu da beharrean bertan. Besteak beste, Hemen eta munduan, Bertatik bertara, Bakarrik edo, Firin faraneta Egun on Euskadi saioak aurkeztu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu