Asteburuetako Teleberri-etako aurkezlea izan da azken urteetan Estibaliz Ruiz de Azua kazetaria. Igandekoa izan zuen, ordea, kamera aurrean jartzeko azken eguna. Albistegiaren amaieran iragarri zuen moduan, hogei urteren ostean telebista utziko du eta irratira itzuliko da, kazetari ibilbidea hasi zuen lekura. Teleberri-ko lankideek ezusteko agur hunkigarria egin zioten zuzenean, saioaren amaieran.
SER irratian hasi zen kazetari lanetan Ruiz de Azua, eta duela hogei urte telebistara egin zuen jauzi. ETB2ko Políticamente incorrecto saioa aurkezten lehenik, albistegietara igaro zen ondoren. Irailetik aurrera, uhinetara itzuliko da: Radio Euskadi eta Radio Vitoriako arratsaldeei jarriko die ahotsa.
Estibaliz Ruiz de Azuak ETB utziko du, eta Radio Euskadin arituko da

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu