Geurea, bai edo bai. Reala Txapeldun! Realaren inguruko saio berezia emango dute gaur ETB2n katean eta eitb.eus-en, zuzenean, 22:15ean hasita. Julian Iantzik aurkeztuko du. Bi orduko saioa izango da, eta eduki ugari izango ditu: Cartujako (Sevilla, Espainia) finaleko protagonista nagusiei, zaleei eta pertsona ezagunen elkarrizketak; irudirik zirraragarrienak, eta baita gaur bertan Realak Donostia Ospitalera egin duen bisita ofiziala ere. Imanol Alguacil entrenatzailea, Jokin Aperribai presidentea eta Mikel Merino eta Asier Illarramendi jokalariak elkarrizketatuko ditu Iantzik.
Zaleak ere ez dira faltako: EITBren Cartuja birtuala egitasmoan parte hartu duten Realaren jarraitzaileek eta nahi duten guztiek bihotzeko taldea zoriontzeko asmoz landu eta EITBra bidali duten bideo sorta tartekatuko da saioan; bideo horiek guztiak programaren ondoren emango dituzte.
Saioak joan den igande gauerako egin ez izanak sumindura poztu zuen sare sozialetan. ETBk orduko hartan esan zuen saioa ez zutela egin, «Realaren harrera ofiziala bertan behera gelditu zelako».