Laborantza
Etxalde herrikoietara bisitak
Euskal Herriko Laborantza Ganberak bi etxaldetako ateak zabalduko ditu datozen egunetan, herri laborantza ezagutzeko. Astelehenean, Itsasuko (Lapurdi) Aroztegia etxaldean egingo dute bisita, 14:30etik 17:00etara. Ardien eta txerrien hazkuntzan oinarritzen da. Bigarren bisita asteazkenean izango da, Heletan (Nafarroa Beherea), ordu berean. Ugo Arbelbide laborariak emango ditu azalpenak. Izena emateko: (0033) 0559-37 18 82.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu