Dantza

Europan lehiatzeko txartel bila, dantzan

2019ko otsailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kaleko dantzen erakustaldia eta lehiaketa egingo dute gaur Elorrioko Arriola antzokian, 16:00etan hasita: Akadantz. Break On Stage jaialdiaren aurreko saioa izango da: irabazleek Europako jaialdi horretan parte hartuko dute. Gazteei eta amateur mailako dantzariei zuzendutako lehiaketa da, eta era askotako dantzak ikusi ahal izango dira; besteak beste, funky, house, urban dance, hip-hop, breakdance eta locking eta popping. Hainbat irizpide hartuko dituzte kontuan dantzak baloratzeko: originaltasuna, sormena eta koreografiak burutzeko trebezia, sinkronia eta talde lana, eta markatutako iraupenera doitzea—hiru minutura—.

'Akadantz'



Gaur, 16:00etatik aurrera, Elorrioko Arriola antzokian (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.